Aska

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2025eko irailaren 2a

Abereei janaria jartzeko ontzia; baita animaliek edan dezaten antolatutako edanlekua ere. Orea egiteko erabiltzen den ontzi luzanga.

aska. 1) iz. Abereei janaria jartzen zaien ontzia, lehen egurrezkoa izaten zena gehienetan. 2) iz. Abereei edaten emateko ontzia edo ura biltzeko uhaska, gehienetan edanleku laukizuzen luze eta estua. 3) iz. Ogi-irin edo artirinezko orea egiteko erabiltzen den zurezko ontzi luzanga, itxuraz eta eitez ur-aska baten antzekoa; beharbada, egokiago da ore-mahai deitzea.

Arrotzekin begirune askorik ez dela eduki behar adierazteko, esan ohi da arrotz maiteena, askan, hau da, abereak bezalatsu tratatu behar direla. Gariak zein ogi-iirinak beraiek bakarrik nahi dutela adierazteko, hau da, ez dutela beste nahasterik nahi adierazteko, esan ohi da: ogiak ez du lagunik nahi ez landan, ez askan, ez labean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide