Baldan

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2025eko irailaren 2a

Zabarra; moldakaitza.

baldan. 1) adj. Zabarra, baldarra, traketsa. 2) adj. Moldakaitza; gordetzeko, tolesteko, antolatzeko edo egoera batera moldatzeko zailtasunak dituena (bai pertsona edo bai tresna, lanabesa edo gauza).

Zerbait edo norbait zabarra, baldarra edo traketsa bada, baldana dela esan ohi zaio. Bide batez, zerbait edo norbait ez bada modu erosoan moldatzen ere baldan adjektiboa beregana dezake: pertsona, tresna edo lanabes moldakaitzari ere baldan deitzen zaio (gordetzeko, tolesteko, antolatzeko edo edozein egoeratara moldatzeko zailtasunak dituena da. Norbaiti bere baldankeria aurpegiratu nahi zaionean, esan ohi zaio: astoaren kabestruak baino baldanagoa haiz! Baita ere: Gaizki perratutako mandoa baino baldanago haiz!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide