Jorrai

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' 2025eko irailaren 2a

Jorrarako erabiltzen den aitzur txikia.

jorrai. 1) iz. Jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia.

Jorrarako erabiltzen den aitzur txikiari jorrai edota jorrai-aitzur deitzen zaio. Garai batean apirilari jorrail deitzen zitzaion, eta bada euskal dantza bat, dantzariak jorratzen ari diren itxurak agertzen dituena, eta jorrai-dantza deitzen zaiona. Esaera zahar bat jorrai hitzari lotua: Jorraiak aitzurraren berdin nahi, eta erabiltzen da adierazteko txikiagoak edo ahulagoak handiago edo indartsuagoa denaren berdina izan nahiko lukeela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide