txarran. 1) iz. Besarea, bostortzaren edo zazpiortzaren antzeko nekazari-lanabesa. Bost, zazpi edo bederatzi hortz izan ohi zituen eta arto-ilarak lantzeko (areaz lurrak urratzeko) balio zuen. Izan zitekeen are txiki triangeluar baten eitekoa, edota erabat burdinazkoa, karramarroaren itxura gehiagokoa.
Nekazaritzan lanabes ugari erabili ohi ziren eremu estuak (arto-ilarak, esaterako) lantzeko: besarea, bostortzak, zazpiortzak, txarranak…). Txarranak are txikiaren antzekoak izan zitezkeen edota erabat burdinazkoak, baina beti balantzin bat zutela bitarteko, mando edo azienda batek zeraman arrastan. Bi lagun behar ziren lanerako, azienda trailan eramango zuena aurretik eta txarrana, bostortza, zazpiortza edo dena-delakoak zituen bi esku-heldulekuetatik gobernatuko zuena atzetik.