errelu. 1) iz. Su egiteko etxeko baratze, orube edo lur-sail batean pilatzen den hondakina (landare-hondakinak, batik bat). 2) iz. Alorretan egiten diren erreturak larreak prestatzeko eta belar gaiztoak zein larretarako desegokiak suz erre eta kentzeko.
Luberria egiteko, edo zerbait ereiteko asmoa izanik lur-saila belarrez zein sastrakaz garbitzeko egiten den belar txarren eta zabor eta hondakinen pilaketari su eman eta erretzeari deitzen zaio erretura. Lur landu gabeak luberri bilakatzeko aspalditik erabiltzen den teknika da, eta gaur eguneraino iraun duena. Horrez gain, zenbaitetan etxe ondoan edo baserri alboko soro edo orubean pilatu diren zakarrak eta landare-hondakinak ere erre izan ohi dira. Erretura mota berezi horri errelu deitzen zaio.