Atzendu

Ahaztu.

atzendu. ad. Ahaztu, bereziki lehendik ezaguna edo jakina zen zerbait ahaztuxea edukitzeaz ari garela erabiltzen da.

Lehen aditu genuena edo bagenekiena ahazturik dugunean atzendua dugula diogu, eta gauzak ahazteko joera duena atzenkorra dela. Esaera zahar batek dio: Arotzari arian arian mailua erabiltzen atzendu omen zitzaion. Gaixotasuna luze samarra pairatzen duenak badu arrisku bat, jendea hartaz ahaztea: Eri luzea, bizi dela atzendurik. Min duenak, ordea ahaztu dezake min hori; nola? Min txikiagoa handiagoak atzentzen du. Esaera zaharrek diotenez, jainkoak izan daiteke luzakorra eskakizunei erantzuna ematen, baina ez zaizkio gauzak ahazten: 1) Jainkoa izan daiteke berankor, baina ez atzenkor. 2) Jainkoa luzakor, ez atzenkor. 3) Jaungoikoa luzakor baina ez atzenkor. Aditu genuena edo bagenekiena, ahazturik izatea (zerbait) atzendua izatea da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide