Pusla, puslo

Larruazaleko handitu urtsua; baba.

puslo, pusla. 1) iz. Larruazaleko handitu urtsua; baba.

Zarautz inguruko hizkeran baditugu hiru hitz gauza bertsuak (edo antzekoak) adierazteko erabiltzen ditugunak: baba / pusulo (puslo, pusla) / kailu, Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal handitu urtsuak (agian, baita azal latz eta azaleko gogortasunak ere). Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiei pusulo edo puslo deitzen diegu (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lanean aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko. Gazteleraz callo hitzak baditu bi esanahi, bat hor aipatutako kailua, eta bestea tripaki esan behar da euskaraz, ez kailuak, ezta tripakailuak ere…

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide