Fraile

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Pilota-jokoan, jokalari batek lehenengo sakea egiten zuenean eta sakea motz zenean berriz botatzeko aukera.

fraile. iz. Pilota-jokoan, jokalari batek lehen sakea egin eta motz geratzen zitzaionean berriz egiteko aukera eskaintzeko esaten zen hitza.

Pilotan hasi berritan lehenengo sakea motz geratzen zenean (batzuetan baita kanpora botatzen bazuen ere) bigarren aukera bat ematen zitzaion sakatzaileari, eta horretarako berak fraile! eskatzen zuen. Hasierako sakean bakarrik izaten zen aukera hori, gero ez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide