Piedre

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Pilota-jokoan, jokalari batek berak, bikoteak edo taldekideak botatako pilota bigarren botea jo aurretik ukitu.

piedre. 1) iz. Jolasetan eta, norbaitek akatsa, falta edo “mala”. 2) iz. Pilota-jokoan, jokalari batek berak edo taldekideak botatako pilota bigarren botea jo aurretik ukitu.

Zeharo ahaztutako hitza da piedre (gaztelaniazko pierde hitzetik?). Pilota-jokoan erabiltzen zen gehienbat, eta norberak jotako pilotakada, edo kide batek botatakoa norberaren gainera etorri eta hura saihestu ezinik bigarren botea eman aurretik norberaren gorputz-atal bat ukitzen zuenean esaten zen; gainera etorritako pilotak ukitzea zen, alegia. Falta zen, jakina.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide