Kinkilero, kinkilari

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Kinkila salduz bizi den merkataria, batik bat saltzaile ibiltaria edo txerpolaria.

kinkilero, kinkilari. iz. Kinkila salduz bizi den merkataria, batik bat feriaz feria edo saltzaile ibiltari gisa dabilena.

Kinkileroarena desagertzear dirudien merkataritza mota da. Kinkila-saltzaileak hainbat gauza zituen salgai (lanabesak eta tresnak, letoi, zink, burdina edo altzairuzko gaiak, ontziteria, metal eta metalen hondakinak, mahai-tresnak, labanak, arropak…) zenbaitetan bigarren erabilerakoak, prezio onean edota eroslea tratu eginez merkatzen saiatzen zena. Kinkila-saltzaile horiek ferianteak edo mertzeroak izan ohi ziren maiz, eta garai batean baserriz baserri ere ibili ohi ziren beren kinkila saldu nahian. Ezin ahaztu kinkila-saltzaile horietatik eratorritakoa dela kinki hitza, gaitzespen kutsukoa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide