Garlopa

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Zurginaren tresna, indar egiteko bultza-lekua duen zurgin-zepilu mota.

garlopa. iz. Zura lantzeko tresna, indar egiteko helduleku moldatua duen zurgin-zepilua.

Garlopa zura lantzeko zurginen tresna da, burdinazko edo altzairuzko xafla zorrotza izan ohi du zurezko prisma baten barnean finkaturik, eta, sarritan, bi helduleku, atzean bat indar egiteko eta aurrean (botoi antzekoa edo forma biribilekoa) bideratzeko eta zuzen erabiltzeko. Oro har, garlopa arrabota baino handiagoa izaten da, zurginen tresneria zaharren artean garlopa baita handiena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide