Arrabota

Marrusketa, zurginen tresna, zurgin-zepilua.

arrabota. iz. Marrusketa, zurginaren tresna, zurgin-zepilua.

Zura lantzeko zurgin edo arotzek erabiltzen duten lanabes bat da arrabota, oinarrian zurezko egitura sendo baten barnean finkatutako altzairuzko kutxilla edo xafla zorrotz batez osatua. Altzairua gorago edo beherago finka daiteke ziri batzuen bitartez, eta horren arabera aldi bakoitzean gutxiago edo gehiago marruskatuko du zura pasaldi bakoitzean; aldi bakoitzean marruskatzen duenari lanabesaren entrama deitzen zaio. Hedaduraz, apetito ona duenari entrama ona duela esan ohi zaio.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide