Mugita

Abereen bazkarako erabiltzen den belarra, baratzetan belar txartzat jotzen dena.

mugita. iz. Abereen bazkarako erabiltzen den landare lastodun ugaria (Arrhenatherum elatius edo Arrhenatherum avenaceum). Bada mugitaren barietate bat (Arrhenatherum elatius subsp. bulbosum) sustraiak perla-arrosario pikortsuetan antolatuak dituena, tipulatxo txikien irudikoak; barietate horri arrosario-belar deitzen zaio arrosarioarekin duen antzarengatik.

Mugita, abereek estimatzen duten belarra izanik ere, belar txartzat hartzen da soro eta baratzetan ugaltzen denean, erraz hedatzen den belarra baita. Ugaritasuna adierazteko erabiltzen da esaldietan: mugita baino ugariagoa izan edo mugita-belarra bezala ugaritu erabiltzen dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide