Turtuki

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Uraren eraginez errota-harria mugitzen duen azelin edo turbina.

turtuki. iz. Errotako ur-turbina, urak mugitzen duena, beste izen batez azelin deitua.

Ubideak ekarri, antaparan bildu eta zurrustan botanatik ateratzen den urak mugiarazten du turtukia. Esaera zahar batek honela dio: Agorrarekin amuarrainak larri eta azelinak geldi. Antigoaleko hitzak dira bai azelin eta bai turtuki.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide