Bost inputatu Talaimendiko etxetzarraren epaian

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2018ko abe. 16a, 23:46

4 urte behar izan ditu Azpeitiko Epaitegiak Talaimendiko Etxetzarraren auzian ikertuak izango direnen zerrenda osatzeko. Aiako alkate ohia, Udaleko bi teknikari eta etxetzarraren bi sustatzaileak dira inputatuak hain zuzen ere.

Azpeitiako epaitegiak ulertu du "Babes Eremu Bereziko Lurzoru Urbanizaezinean baimendu ezin daitekeen eraikuntza berria dela". Alegia, ez dela berreraikitako baserria, ez eta birgaitutakoa ere. 

Azken 5 urteotan, besteak beste,  bideak itxi dira, babestutako eremuak alanbre-hesiz itxi dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamenduak zuhaixka eta hesiak egiteko hesolak baimendu, Etxetzarraren promotoreak babestea helburu. Ekintza hauek Kontserbaziorako Eremu Bereziaren arauak hausten dituen arren, aipatu autoritateak, parapentezale eta kirolarienganako jazarpena egin eta salatzeko erabili ditu aitzakiok. Orain artean, salaketok ez dute aurrera egin, legez defendatu ostean.

Hori gutxi ez, eta, gure  Udaletxeak, ez dute legez kanpo dagoen etxetzarra defendatu baino. Zientzialariek Belatzaren (falco peregrinus) arrisku nagusi kirolzaleak direla eta ez, itxitura zinegetiko edota "ferralla"z beteriko itsas labarra. 

Beraz, guzti honegatik, epaile aurrean, hainbat azalpen eskatuko zaizkie, dagozkien ondorioekin. Izan ere, arduradun publiko hauek beldurtzea, jazarpena eta umilazioa tresna gisa erabili dute. Horren ebidentziak ditugu, Arau Foraletan legez kanpoko lizentziak, txosten zigortzaileak, isiltasun administratiboa eta helburu berarekin lerrokatutako hainbat funtzionarien korreo elektronikoak.


Martxoan epailearen aurrera
Martxoan epailearen aurrean agertu beharko dira, lehen aldiz, azken lau urteotan astakeria honen arduradun izendatuak izan diren batzuk. Aiako alkate ohia, egungo Urola Kostako Mankomunitateko buru dena, Aiako udaleko arkitekto eta aparejadorea eta bi promotore izango dira 2019ko martxoaren 11an epailearen aurrean eseriko direnak inputatu gisa. Halaxe agindu du Azpeitiako Epaitegiko Maria de Blas epaileak abenduaren 4ean emandako autoan.

Bide luze baten lehen pausua baino ez da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide