Kontu ilunak argitu asmoz

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2017ko abe. 21a, 10:22

Aiako Udalak, nahiz etxetzarraren promotoreek lurzoru urbanizaezinean urbanizatu daitekeela sinestarazi nahi digute. Identifikazioak, zigorrak eta hamaika trikimailu parapentezaleen aurka erabili izanagatik, parapentezaleek ez dute etsiko harik eta etxetzarraren inguruko kontu ilunak argitu arte.

Gipuzkoako Aire Kirol Elkarteak ez du etsiko harik eta Talaimendin eraiki den legez kanpoko etxetzarraren kontu ilunak argitu artean. Epaitegian etxetzarraren inguruan eraikitako urbanizazio obren aurkako beste demanda bat aurkeztu berri dute. Aiako Udalak nahiz etxetzarraren promotoreek legez kanpoko lizentzia batean oinarritutako lanekin aurrera darraite. Legez kanpoko lizentzia honen aurka ere epaitegietan helegitea aurkeztuta dago.  

Aiako Udalak nahiz etxetzarraren promotoreek lurzoru urbanizaezinean urbanizatu daitekeela sinestarazi nahi digute. Beraien ahotan, eraikuntza lan hauek "urbanizaziorako osagarri" diren lanak dira.  Nahiz eta eraikuntza bera eta eraikuntza-proiektua salatuak izan, inork ez ziela ezer esan lanak aurrera zihoazen heinean eta, ondorioz, lanok egiteko erabateko eskubidea dutela, Babeserako Lur Eremua izan arren.

Egia esan, lan horiek ezin dira lurzoru horretan aurrera eraman, eta gainera, legez kanpoko eraikuntza bat eraiki da bertan. Baieztapen hau ez diote auzi-jartzaileek soilik, baizik Arartekoaren eta Diputazioaren txostenek ere halaxe diote.

Kontuak kontu, epe luzerako auzia dago mahai gainean. Gainera bide penaletik aurrera doanez, epaitegietan ez aurrera eta ez atzera dago enkistatua, hain zuzen, lurzoruaren antolamenduaren aurka egindako delituengatik.  

Hamaika delitu txiki aitzakiatzat hartuta (gorrotoarena, kalteen delitua...) etxetzarraren promotoreak biktima papera hartu eta beraien aurka antolatutako konjurazio-talde bat bagina bezala aurkeztu nahi gaituzte. Egiazko errealitatetik urrun.

Federazioa ekintza batzuetan nahasi nahi dute. Esaterako, itxituraren aurkako kalteetan. Argitze aldera, instituzio honek ez du inolako zerikusirik kontu honekin.

 

Uda sasoian jasandakoa

Uda sasoian, parapentista taldeak, hamarkadak atzera Talaimendiko parajean hegaldiak egin dituenak, mota guztietako zaintzak, polizia identifikazioak eta bateren batek zigorra ere jaso du parapenteaz lur hartzeagatik edota Beastegi gainean parapentea zabaltzeagatik (aireratu gabe).

Zigor hauen arrazoia hainbat zuhaixken landaketa izan da. Hain zuzen ere, etxetzarraren promotoreek eskatuta Gipuzkoako Diputazioak egindako landaketa Kontserbaziorako Babes Eremuan bertan (ZEC gazteleraz). Oraindik ere argitzeke dago zuhaixka hauen landaketa naturgune hori arautzen duen legediaren barruan eginda dagoen ala ez.  

Ez dago inolako araudirik hor hegaldi librea galaraziko duenik. Baina badira ezarrita dauden hainbat arau inguru horretan betetzen ez direnak eta etxetzarraren promotoreak zerikusi zuzena dutena: Kontserbazio Babes Eremuan bertan basoberritze-lanak egitea edota  Babes-eremu Periferikoaren (ZPP) mugapena ingurumen natural horretan mugatzea. 

Basoberritzea eskatu zuten hegaldi librea oztopatzeko. Etxetzarrak Babes-eremu Periferikoaren barruan beharko luke egon; berau dagoen lur-eremuraino, ordea, ez da Iñurritzako Kontserbaziorako Babes Eremua zabaldu, hamaika aitzakia ahotan, berriz ere.

 

Galderak Batzar Nagusietara

Argi dagoena zera da: Iñurritzaren KBEaren Babes-eremu Periferikoaren Legezko mugapenak eraikuntzaren legezkotasuna are eta kinka larriagoan jarriko lukeela, dagoeneko korapilatsua den egoera are eta gehiago larriagotuz.

Agerikoa da Foru Diputazioak ez diola egoerari aurre egin nahi. Horrexegatik, hainbat galdera egingo dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Galdera guztiak ikusteko (CAS+EUS) sar zaitez beheko lotura honetan.

 

Baliteke hainbat zalantza argitzea. Baina, egoera ikusirik, ez dute halakorik espero. Orain artean, ihesi baino ez dute egin eta SOS Talaimendi plataformatik baita federaziotik bertatik ere epaile batek bere epaia eman beharko duenaren sineste osoa dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide