Azken Portuko Komisiyua buru-belarri dabil auzotar eta herritarren eskaerari erantzunez, Santa Klaretako txosna gunea Astazubi Plazara bueltatu nahian.
Horretarako eginiko ekimenetako bat balkoietan "Nik ere buelta!" banderolak ipintzea izan da. Dagoeneko auzotar asko dira ipini dutenak, baina gehiago eskura daitezke oraindik.
Bere balkoia apaindu eta festak Astazubi Plazara bueltatzen lagundu nahi duenak ondoko lekuetan aurkituko ditu banderolak, bondondatearen truke:
Toki-Ona, Las Palmeras eta Haritza tabernak eta Anbu janaridenda.
NIK ERE BUELTA!