Feministak eta pentsiodunak izango dira, zalantza handirik gabe, azken urtean kalera jende gehien atera duten kolektiboak. Protestaren esparrua gizonezko langileena izan da tradizionalki, eta iruditeria hori aldatzea lortu dute, zaintza lanak eta ordainik gabekoak eztabaidaren erdigunera ekarriz.