Ankarak Bosniako sarraskia egotzi die Herbehereei

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2017ko mar. 16a, 00:00

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak kanpaina egiten ari da oraindik ere Herbehereetako kanpainaren barruan. Apirilaren 16ko erreferendumerako babes bila dabil diasporako turkiarren artean. Mark Rutteren gobernuak, ordea, eragotzi egin zion hainbat ekitaldi Herbehereetan egitea, eta, harrezkero, Europaren aurkako irain sorta abiatu du Erdoganek. Atzo, Srebrenican (Bosnia) 8.000 musulman «sarraskitzea» leporatu zion Amsterdami, Bosniako gerraren une hartan hiria Herbehereetako kasko urdinek babestu behar zutelako. «EB jada ez dago inori demokrazia, askatasun eta eskubide irakaspenak emateko moduan», esan du: «Faxismoa dabil han kaleetan».

Berlinek onartu du Turkiako erreferenduma Alemaniako kontsulatuetan ere egin ahal izatea, baina hainbat ekitaldi mugatzeko asmoa adierazi du, segurtasun arrazoiak aipatuta. Herbehereetan istiluak sortu dira aste honetan kanpainaren harira, eta atzo hainbat bandera turkiar agertu ziren hauteslekuetan.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide