Murruak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko uzt. 27a, 00:00

Maitatu ote daiteke ziniko hutsa izanda? Informazioaren belaunaldia autokontzientziaren eta autokontrolaren belaunaldia ere bada: sekula baino informazio gehiago daukagu geure buruari buruz. Googlek gutaz dioena kontrolatzen dugu, geure buruaren bertsio onenak eraikitzen ditugu sareetan, efektu bereziekin edo aipu literarioekin edertuz hain ederrak izan ez ziren uneen argazkiak. Autolaguntzarako liburuetan topatzen ditugu gure ezintasun emozional eta psikologikoetarako jarraibideak —Nola irabazi lagunak eta jendearen gaineko eragina indartu, Bizitza ez mingosteko moduak—, min emozionalak arrazionalizatuz baretzen ditugu, eta medikuak analisien emaitzak eman baino askoz lehenago topatzen ditugu gure gaitzetarako esplikazio posible guztiak Interneteko foroetan.

Ustez dena dakigulako eta jakin nahi dugulako gure bizitzari buruz, neurtzen ditugu besteekiko distantzia osasuntsuak, eta eraikitzen ditugu murruak, besteetako bakoitzari eman nahi diogun gu kopuruaren arabera dagozkien altuera eta lodierakoak. Beharbada horregatik sentiarazten gaituzte babesgabe ulertzen ez ditugun gauzek: ez dizkiogu geure buruari barkatzen izu irrazionalak eta justifikatu ezin ditugun haserreak, gogorarazten digutelako murruok oso gutxi dutela osasunetik.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide