Depilatzailearena

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko uzt. 8a, 00:00

Ahorita mismo» bukatu behar zuela errepikatzen zidan depilatzaileak, besapeak argizariz erretzen zizkidan bitartean. «Ahorita», baina ordubete generaman, eta beste 40 minutu igaroko ziren berak soildu behar zuen guztia soildua zuela erabakitzeraino, «horrela politago geratzen da», argazkiak atera behar banizkio bezala.

Saioa luze joango zela ikusita, jaioterriari buruz galdezka hasi nintzaion: ea Kolonbiako bake prozesua jarraitzen ari ote zen, bake akordioa pozgarritzat joko zuela bada. Danba, lehenbiziko kolpea: «Kasu gehiegi egiten diote gerrilla bahitzaile horri». Espainiako bozei buruz gero, eta bigarrena: «Ulertzen dut jendeari Podemos ez gustatzea; diotenez, hautagai batzuk ETAkoak dira». Argizariaren minak estali zidan barrutik atera behar zitzaidan oihua.

Arrisku handi bat daukagu politika eguneroko hizpide izatera ohitu garen zorioneko (ziurtasunez) snob (eta ustez) intelektualok: ingurutik deskonektatzea. Lagunekin hitz egiten dugu egunkariko analisiez, San Telmo museoko erakusketa berriaz eta sushia prestatzeko arrozaz, eta ahaztu egiten zaigu jende gehienari ez zaiola axola eta ez duela beharrezko sentitzen marxismoaren eta leninismoaren arteko desberdintasuna ezagutzea. Alegia: batzuetan espero baino itsusiago erakusten gaitu estetika zentroko ispiluak.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide