Babesa

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 19a, 00:00

Tratu txarrak salatzen dituzten emakumeen erdiek baino gehiagok gertuko pertsonen aholkuei kasu eginez eskatzen dute laguntza. Hala aditu berri diot harrera zentro bateko langileari. Gainerakoak gizarte zerbitzuetatik igortzen dizkiete, sarritan jada erregistratuta eta tipifikatuta dauzkaten kasuetatik. Oso gutxi omen dira euren kabuz eta inork bultzatu gabe lehenbiziko aldiz aholkua eskatzea erabakitzen dutenak.

Langilea kexu da legeak eta albisteak idatzita egoten diren moduez. Haietan erabiltzen diren hitzek nabarmen uzten dute biktima: beti izango dira «emakume horiek» laguntza behar dutenak, gainerako guztiekiko aparte. Horrela inor ez da babestua sentitzen, dio haserre; eta babesik gabe, nola joko du, ba, inork inora laguntza bila?

Beharbada ez dira aski etxean indarkeria sufritzen duten emakumeei zuzendutako kanpainak —oro har bizitzan edukitzera ohituta gauden indarkeria hartaz harago doanaz ari naiz, jakina—. Ziurrenik erabat desegokiak dira gizonezkoei zuzendutako iragarki asko ere, «Emakume bat jotzen duzun aldiro gutxiago gizona zara» sonatu haren tonukoak bederen. Akaso bikotearen ingurunea da sentsibilizazio kanpainen erdigunean ipini behar dena: babesaren espazioa.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide