Sagar ustelak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 17a, 00:00

AEBetako liburu dendetako berrikuntzen artean agertu da Consequences, armadako torturatzaile baten memorien bilduma. Eric Fair, egilea, espetxeetako informazio zerbitzuez arduratzen den CACI enpresatik igorri zuten Irakeko Abu Ghraib kartzelara. Ezagunak dira hango irudiak: pertsonak bazterretan ondoezik, atxilotuak zakurren gisan lotuta, soldaduak irriz argazkiak ateratzen... «Ez naute harritzen argazkiek, ezta Abu Ghraiben zegoen beste inor ere», idatzi du Fairek: «Harritzen nautenak mikrofono atzean zeuden haiek dira, gaueko txandan sagar ustelak eta Animal House bezalako aginduak ematen».

Fairek xehetasunez kontatzen ditu Iraken ikusiak; orain, AEBetara bueltan, ez omen diote lo egiten uzten. Insomneen arteko elkartasunaz harago, ezin esan erruki handia ematen duenik. Baina informazio baliotsua aintzat hartu behar da, gertakarien zoko ilunak argitzeko balio badu. 2014ko abenduan txosten mardula argitaratu zuen AEBetako Senatuko Inteligentzia Batzordeak, CIAk Guantanamon egindako torturen inguruan; datu gehienak, ordea, gobernuaren datuetan oinarrituta zeuden.

Orain, lehenbiziko aldiz, hainbat atxiloturen testigantzen transkripzioak argitaratu dituzte. Ez dituzte liburu-dendetako apalak beteko, baina sarean daude irakurri nahi dituenarentzat. Irudia osatu nahi duenarentzat.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide