'Zer' belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 16a, 00:00

Inkesta batek azkenean zifretara itzuli du gure amonak aspalditik zioena: oraingo gazteak bizi litezkeela federik, autorik eta haurrik gabe, baina ez Internetik gabe. 18 eta 34 urte arteko 470.000 lagun inguruk erantzun dute Europa osoan Generation What galdeketa. Zer Belaunaldia omen gara. Beharbada izango da gai konplikatuei «zer?» galderarekin erantzuten diogulako, axolagabe. Edo zer-ak, objektuak, preziatzen ditugulako, sarritan nor-ak, pertsonak, baino gehiago.

Edozein kasutan, gutako gehiagok irudika omen dezakete bizitza zoriontsua seme-alabarik gabe, Internetik edo musikarik gabe baino. Italian, %76k. Ulergarria da, pentsatzen badugu ezagutzen duguna bota ohi dugula faltan; eta haurrak ez, baina Internet beti egon dela hor —egia da: autoak eta elizak ere bai, baina Googlek azkarrago eramaten zaitu zalantza existentzialen erantzunetara—.

Akaso lotura erraza topa liteke beste galdera batzuetan: zerotik seira, gehienek lau puntu ematen dizkiote euren heldutasun mailari, eta heldu izateko baldintza nagusia «norbere burua topatzea» dela uste dute —ez dute zehazten horrek Latinoamerikatik motxilero bidaia bat egitea esan nahi duen, edo Behobian lehiatzea—. Soilik %3k lotzen dute heldutasuna umeekin, eta %4k, lanpostu finkoarekin. Baina, hori bai: seitik hamar kexu dira, indibidualismo gehiegi dagoelako.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide