Erabakia V: Brexit

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 14a, 00:00

Kontraesan ugariren arteko nahasketa bitxia da Erresuma Batuan egingo duten bozketa. Bati baino gehiagori emango zion arreta David Cameron lehen ministroak berak deitu izanak erreferendumera, eta orain ezezko botoa eskatzen aritzeak. Nork antolatzen ditu galdeketak, ez badu haien bidez aldaketa bat eragin nahi?

Galtzeko aukerarik ez daukala uste duenak. Alderdi txiki baina gogaikarriek bultzatu dute Cameron gutxienez galdeketa onartzera; «ados, tira, egingo dugu, baina isildu zaitezte, arren», ziur samartzat jota ezezkoa irtengo dela. Lobby-ak dira, baina lortu dute gaia mahai gainera ateratzea: EBtik irtetea geratzea bezain aukera legitimoa da orain, ez amets ahoskaezin bat. Patriotismo xenofoboaren itzaletik atera, eta kausa liberal eta kosmopolita baten itxura eman nahi diote irtetearen aldekoek galdeketari. Eta, bitxiena, darabilten argudio nagusia: 1975az ez dela egin gai horri buruzko galdeketarik, eta, beraz, gaur egungo herritar gehienek ez dutela sekula erabaki egoeraren inguruan.

Argudio sendoa da, eta ezaguna Mantxako kanalaz bestaldean eta espektro politikoaren beste muturrean ere. Espainiako Konstituzioa zalantzan jartzeko ere erabili izan da ezkerretik, baina bertan oraindik ez da aukera legitimo gisa mahai gainera atera.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide