Titularra lerro

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 11a, 00:00

Berandu iritsi zaie nire lagunei notizia eta harriturik gelditu dira zeharo. «Baina hau posiblea da?». «Haluzinagarria». «Hau herri hau, Nafarroa maritimoa ez, Nafarroa opusianoa!». «Posible, zer ez da posible jada?».

Parodiazko prozesio baten buruan aita santuaren, oraingoaren, argazki bat erretzeagatik zazpi gazte auzipetu dute. Nik orain egun batzuk titulua leitu eta ez nuen sinetsi. Eragindako sutea izanen zen auzipetzearen kausa, baina ez. Sentimendu erlijiosoen kontra jarduteagatik salatu dute. Baina noren sentimendu erlijiosoak? Galdetu dute burlaren lekuko izan zirenei ea sumindu ziren. Edo gerora notizia irakurri dugunoi, zerk sumindu gaituen.

Nik ere baditut sentimenduak. Haietako batzuk erlijiosoak, nahiz eta ez ezagunak diren erlijio klasikoei lotutakoak. Rikardo Arregi Diaz de Heredia poetak sortutako erlijioan naiz ni partaide. Eta nire sentimendu erlijiosoek ukigabe jarraitzen dute, argazkia erre ala ez. Nire sentimendu erlijiosoak, berriz, oso minberak dira protesta modu guztiak, baita inozoenak edo folklorikoenak ere, kriminalizatzeko joera gero eta zabalagoarekin.Ozenegi mintzo direnek ere nire sentimenzabalagoarekin.Ozenegi mintzo direnek ere nire sentimenzabalagoarekin.Ozenegi mintzo direnek ere nire sentimendu erlijiosoei erasaten diete, baina horretan ohitueg

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide