Sindikalikidismoa

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 1a, 00:00

Sindikalisten seme-alabak garenontzat, urte osoa da 2016ko maiatzaren 1a, amaren eguna eta langilearena batera. Ohituta gaude afaritan metaleko hitzarmenaren inguruko gorabeherak aditzera; irrigarriki boteretsu sentitu ohi gara gure lehenbiziko lan kontratu prekarioa sinatzen dugunean —argi ibili nola kaleratu behar nauzun, amari esango diot eta—; eta denbora pixka bat behar izaten dugu ulertzeko etxekoak ez diren beste sindikatuetako kideak ere jende jatorra izan daitezkeela. Etxe batzuetan futboleko taldeekin gertatzen denaren antzera.

Azkenaldian, ordea, nahiko etsita sumatzen dut ama langile mugimenduarekin. Berak dio aspaldi hasi zela haren beherakada, garagardoa botiletan fabrikatzen hasi zirenean. Horren aurretik, beharginak ezinbestean elkartzen ei ziren tabernan lantokitik ateratakoan, kupeletik ateratzen zietelako iluntzeko tragotxoa. Mahaiak baldintza materialak eskaintzen zizkien, eta garagardoak egiten zuen gainerakoa: berehala hasten ziren enpresari eta nagusiei buruz bereak eta bi esaten, eta horrela mantentzen zen sendo langile mugimendua.

Garagardoa botiletan saltzen dutenetik, amaitu da hori guztia, dio amak. Orain lantokitik etxerako bidean erosten dugu tragoa, eta sofan edaten dugu telebistari begira. Bakarrik, inorekin hitz egin gabe.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide