Iraganik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 22a, 00:00

Qué bolá, Cuba?». Ricky Martinek egingo lukeen moduan agurtu ditu Obamak harrera egitera joan zaizkion kubatarrak. Qué bolá; zer moduz zaude, aspaldiko adiskidea; Qué bolá, zure esamolde bat darabilt eta aitorpena egiten dizut harekin. Qué bola, ikusten nola izan gintezkeen antzekoagoak: pobrea izaten jarraitzen duzu, baina gutxienez ez zara lehen bezain komunista.

Iraganik gabe agertu da Obama Kuban, urteetako demonizazioa, enbargoa eta Guantanamoko buzo laranjak beste garai eta beste agintari batzuen kontua balira bezala. Presidenteak Washingtonen daukan eragina gero eta mugatuagoa den arren, bi gobernuen arteko harremana iraul dezakeen prozesuaren sinbolo bihurtu da hiru eguneko bisita. Qué bolá, eta Alderdi Demokratak kanpainako lehenbiziko ekitaldia egin du Habanan.

Silvio Rodriguez abeslariak bere familiako iritziak bildu ditu bisitaren inguruan, eta Interneten argitaratu ditu. Gehienek agertu dituzte zalantzak eta errezeloak. «Alde batetik, gauzek hobera egitea nahi dut kubatarrentzat; eta bisita honek hobekuntzak badakartza, ongi etorria izan dadila», erantzun dio Niurka emazteak: «Baina gero lur hartzen dut eta ez dut sinesten. Beraz, nahiago dut hiru egun hauek lehenbailehen igaro daitezela, eta gero etor daitezela Rolling Stones-ak».

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide