(u'Etxea galdu dugu, eta, harekin, eguneroko bizitza\xbb, idatzi zuen Hannah Arendtek 1943an, ihesean, adiskide ugari dekretuz beste herrialdeetara deportatzen ari ziren bitartean. \xabLanbidea galdu dugu, eta, harekin, munduan zerbaiterako baliagarriak garen ziurtasuna. Gure hizkuntza galdu dugu, eta, harekin, gure erreakzioen naturaltasuna, keinuen soiltasuna\xbb.
Migratzaileei ikuspegi aritmetiko batetik begiratzeari utziko bagenie, ikusiko genituzke norbanako aktiboak, proiektuak dituztenak eta haiei eusteko ihes egiten dutenak; akaso egunen batean ihesa kontatuko dutenak, palestinarrek Nakba kontatzen duten bezala.
Arendtek hura idatzi ostean etorri zen Europa zibilizatu eta demokratiko haren printzipio ezaguna, \xabnie wieder\xbb, sekula ez gehiago. Eta nola azaldu orain Greziako mugan ez aurrera eta ez atzera dagoen siriarrari edo kurduari, Europa prest dagoela promesa hura milioi batzuen truke saltzeko? Prest dagoela bera eta bera bezalakoak EBtik kanpoko herrialde batera eramateko, masan eta ezer erabakitzeko aukerarik gabe, bizitza berrian bilatzen duen babesetik at? Areago: egunkariak konfiskatu eta iparraldeko kurduak setiopean dauzkan estatu batera bidaliko duela, ihes eginarazi dion sarraskiari sua ematen dion horrexetara.',)