Elefante laranja

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mar. 2a, 00:00

AEBetan ere Astearte Handia izan zuten atzo, baina beraien modura: barne hauteskunde batzuei Super Tuesday deitu eta mundua haiei buruz hizketan jarriz. Zortea da gero Marmotaren Egunak eta Independence Dayak ezagutzea, sekula marmotarik edo independentziarik ikusi ez dugun lurraldeotan.

Funtsean, alderdi handietako hautagaiek kideak zokoratzeko erabiltzen duten eguna da Astearte Handia. Ikusi ditugu errepublikanoak euren artean mokoka, Alderdi Demokrataren kanpainarako argudio-sorta prestatzen ari balira bezala. Halako egunetan bereziki nabarmentzen da edozer gainditzeko gai den liderraren logika. Hurkoaren gainetik jartzea, kontraesana izan beharrean, balio erantsia da. Nola edo hala bereizi behar zara: ez zara alderdiaren parte, alderdia bera izan behar zara. \xabElefante laranja bat\xbb esan, eta guztiak elefante laranjari buruz hizketan jartzen badituzu, saria.

Horregatik dira garaipen txikiak Donald Trumpen adierazpen polemikoak, hutsalak eta irrigarriak iruditu arren: torturak \xabfuntzionatzen\xbb duela esan, eta eztabaida torturaren erabilerara jaitsita, nork ekarriko du mahai gainera milioi bat eta erdi pertsona preso bizi direla AEBetan administrazioak ez dakielako zer egin haiekin? Saria, kanpainari ekin aurretik.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide