Egun osoko jaia Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Ikastolako jaiko momentu bat. (Salbatore Mitxelena Ikastola)

Joan den larunbatean jaia egin zuen Salbatore Mitxelena Ikastolak, eta askotariko ekitaldiekin gozatu zuten ikasleek, irakasleek eta gurasoek. 

Larunbatean, Ikastolako jaia ospatu genuen, egun osoko egitarauarekin. Goizean HH2tik DBH4ra arteko ikasle-irakasleen emanaldia izan zen, Orain dela 60 urte luze... izenburupean, Ikastola sortu zenetik gaurdaino igarotako une ilunak eta argiak kontatu genituen. Emozioz betetako ikuskizuna izan zen gure artistak egindakoa, zoragarria!

Ondoren, pala partidak, ur jolasak, bazkaria... musikaz girotua egun osoa. Hunkigarria ere, DBH4ko ikasleek bere Ikastolako azken urtean egindako agurra.

Eskerrik asko denoi! Primeran pasa genuen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide