50 jai, 50 tontor

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Maiatzaren 24an Indamendira joango dira Salbatore Mitxelena ikastolakoak, 2026ko Kilometroen ekimenaren barruan.

2026ko Kilometroak berezia izango da, borobila, 50. edizioa izango baita, eta Lazkaon ospatuko da.

Mugarri hori sendotzeko, 50 jai, 50 tontor ekimena antolatu du Lazkaoko ikastolak. Helburua da Gipuzkoako ikastola guztien artean, egun berean, 50 tontor egitea.

Salbatore Mitxelenakoak Indamendira joango gara maiatzaren 24an, eta Ikastoletako komunitate osoari zuzenduta dago. Bi ibilbide daude aukeran: motza eta luzea, baina helmuga berbera: komunitatea batzea. Amaieran, hamaiketakoa izango da Elkanoko frontoian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide