Gernikako bonbardaketa gogoratuz

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Picassoren Gernika artelanaren birsorpena, ikastolako atarian. (Salbatore Mitxelena Ikastola)

Atzo, apirilak 26, Gernika bonbardatu zuteneko 89. urtemugaren eguna izan zen. Salbatore Mitxelena Ikastolan gertaerari lotutako jarduerak burutu dituzte maila ezberdinetako gaztetxoek.

Atzo, apirilak 26, 89 urte bete ziren Gernika bonbardatu zutela. Gertatutakoa gogoratzeko eta gure herriaren memoria historikoa lantzeko, zenbait jarduera egin ditugu azken ebaluazio edo astean zehar.

DBH4ko Arte Adierazpeneko ikasleek Picassoren Gernika artelanaren birsorpen bat egin dute, eta hau ikastolako sarreran jarri dugu. Bestetik DBH3ko ikasleek gizartean hainbat kartel edo horma irudi ondu dituzte, eta hauek ere erakutsi dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide