Badira pare bat aste 24. Korrika bukatu zela. Momentu hunkigarriak eman ditu beste behin ere. Gurean, Salbatore Mitxelena Ikastolan, ere ospatu genuen Korrika.
Goizean, ikasgeletan jai giroan sartuta, Korrika Txikia egin zuten HHko eta LHko ikasleek. DBHkoek, berriz, beste hainbat ekintza izan zituzten; hala nola antzerkia, jolasak, bazkaria eta bingo musikatua.
Aurten, gainera, sortu berri den Euskaraz Bizi taldea ibili da zenbait ekintzen antolakuntzan. Hain justu, horietan ikasleen ekarpenetatik bildutako dirua Korrikari bideratzea erabaki du taldeak.