40 urte baino gehiago eta gero, agur esan diogu Azken Portuko eraikinari. Iñurritzatik abiatuta, kalejiran joan ginen ikasle, irakasle eta langileok. Han, komunitatea osatzen duten guraso, langile ohi nahiz famili ohiekin batera, Txapasen eskusoinuaren doinuak lagun abestu genuen, Ikastolari besardaka emanaz. Bukatzeko, Olatz zuzendariak, hitz batzuk eskaini zizkigun bertaratu ginen guztioi.
Azken Portu
Azken Portutik itsasoratu dira urte askotan traineruak Iñurritzara bidean. Arraun eta amets, euskaldunon itsaso zabalean. Piratak, ikerlariak, abenturazaleak… denetarik dago gure tripulazioan.
Euskaldunon kontrako enbata latzak ere tokatu zaizkigu gainditzea 60 urte hauetan. Aurtengoa, latzenetakoa. Baina zia eta boga, eutsi diogu ekaitzari.
Gurea, eguneroko estropada delako. Irri eta negar, emozio guztien artean egiten dugu arraun.
Portuz portu, batzuei ongi etorria eman eta besteak agurtzen ditugu; portuz portu, segiko dugu “zein gera gu, nor gera gu, EUSKALDUNAK gera gu” kantari.
Marinel bikainak garelako! GORA IKASTOLA!
