Izan Hartxintxar!

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Hartxintxar lasterketa.

3,5 kilometroko lasterketa antolatu dugu Zarauzko ikastolan, martxoaren 29an.

Gure ikastolaren alde korrika egingo dugu! Hartxintxar lasterketa antolatu dugu, 3,5 kilometro besterik ez dira izango, lagun giroan, familian edota bakarrik egiteko.

Martxoaren 29an, 19:30ean, Ikastolatik abiatuta, Zarauzko kaleetan ikusi eta entzungo gaituzue. 12 urtetik gorakoentzat lasterketa izango dugu, eta, txikientzat, hainbat jolas eta ekintza. Hasi motorrak berotzen, festaz goxatzeko!  Izan Hartxintxar!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide