Salbatore Mitxelena ikastolak omenaldi txiki bat egin dio Jorge Oteizari

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Atzoko ekintza bateko irudia. (Utzitakoa)

Bere jaiotzaren urteurrenean antolatu zituzten ekintzak. 

Atzo, Jorge Oteiza eskultore eta poetaren jaiotzaren urteurrenean, Salbatore Mitxelena ikastolak omenaldi txiki bat egin zion sortzaileari. 

Horretarako, ikasleek gelan lanketa bat egin eta artelan desberdinak sortu zituzten. Bere olerkiak ere entzun zituen ikastetxeko komunitateak zenbait ikaslek irakurrita. Abestuz bukatu zuten omenaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide