Oztibarreko ikastolakoak Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Ortizbarreko eta Zarauzko ikastoletako haur eta gurasoak elkarrekin. (Salbatore Mitxelena)

Asteburu honetan, Oztibarreko ikastolako guraso eta haur batzuk Zarautzen izan dira. Aurreko urteetan, haienean izan dira Zarauzko Ikastolako familia batzuk. Elkarrekin gozatu ahal izan dute asteburua.

Larunbat eguerdian iritsi ziren Nafarroa Beherako ikastolako hamar familia inguru eta Zarauzko ikastolan egin zitzaien harrera, Txapasen kantuekin eta kontuekin. Etxetik ekarritako janariak bazkaldu eta arratsalde pasa egin zuten elkarrekin. Igande goizean ere bi herrietako familiak batera ibili ziren hondartzan.

Asteburu eder-ederra izan da, elkar ezagutzeko asmoz antolatua, bi euskarak bat egiteko helburuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide