Aitziber Garmendiak suizidioari buruzko gazteen zalantzak argitu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2024ko api. 18a, 12:00

Aitziber Garmendia aktorea eta Zrautz Herri Zaintzaileko kideak Modelo aretoko oholtzan, atzo goizean. (Zarauzko Ikastola)

Aktorearekin batera Zarautz Herri Zaintzaileko kideek parte hartu dute Modelo aretoan egindako solasaldian. Ikastolako DBH4ko eta Oteitza Lizeoko Batxilergoko 1. mailako ikasleei eman dizkiete azalpenak.

Zarauzko Ikastolak eta ZHZ Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatuta, suizidioari buruzko solasaldia egin zuten atzo Modelo aretoan. Taldeko zenbait kidek parte hartu zuten eta haiekin batera Aitziber Garmendia Mendizabal aktorea ere aritu zen azalpenak ematen Ikastolako DBH4ko eta Oteitza Lizeoko Batxilergoko 1. mailako ikasleen aurrean.

Gaiari buruz gazteek agertu zituzten zalantzetatik eta galderetatik abiatuta egin zuten lanketa. Azken finean, argia zen helburua: suizidioari behar duen lekua ematea, gazteengan presente baitago, ezkutatu gabe.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide