Aitziber Garmendia aktoreak suizidioari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar 10:00etan Modelo aretoan Salbatore Mitxelena ikastolak antolatuta. Ikastetxeetako DBH4ko ikasleei dago zuzenduta, baina Oteitza lizeo politeknikoko batxilergo lehenengo mailakoek ere parte hartuko dute.
Hori horrela, bi ikastetxeetako ikasleek aukera izango dute askotan tabua den gaiari buruzko azalpenak entzuteko berau gertutik ezagutzen duen pertsona baten ahotik; izan ere, behin baino gehiagotan kontatu du Garmendiak bere bikotekidea zenak bere buruaz beste egin zuela. Besteak beste, ETB1ko Ur Handitan saioan kontatu zuen.