STEM School Label Competent agiria lortu du Zarauzko Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2023ko urr. 3a, 12:00

EKImaker proiektuaren barruan Salbatore Mitxelenako ikasleek egindako lan bat. (Zarauzko Ikastola)

Zientzia eta Teknologia arloen uztarketaren gaitasun zigilua da Salbatore Mitxelenak jaso duena. EKImaker proiektuaren baitan, ekintzailetzarako gaitasuna eta belaunaldi desberdinen arteko elkarlana bultzatu dituzte.

STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) School Label Competent agiria lortu dugu! Zientziak-Teknologia arloen uztarketaren gaitasun zigilua.

Esaterako, praktikan, robotika, pentsaera konputazionala eta programazioa ardatz dituela, DBH4an EKImaker proiektuaren baitan, ekintzailetzarako gaitasuna eta belaunaldi desberdinen arteko elkarlana bultzatu dira. LH3ko ikasleek beraien ametsetako makinak proposatu dituzte eta DBH4koek diseinatu, eraiki eta automatizatu egin dituzte. Magia hutsa!

Etengabeko hobekuntza lanetan dihardugu, orain eta hemendik eraikiz geroa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide