Larunbatean, ikastolako jaia ospatu genuen, egun osoko egitarauarekin. Goizean HH2tik DBH4ra arteko ikasleen emanaldia izan zen, benetan polita eta hunkigarria, aupa Txapas!
Ondoren, puzgarriak, ur jolasak, guraso-ikasle-langileen arteko pentatloia, bokatak... izan ziren. Guztia, musikaz girotuta egun osoko ekitaldiak bezalaxe. Aipaturikoez gain, sorpresa ugari egon ziren.
Eskerrik asko denoi! Primeran pasatu genuen!