Ikastolako haurrak, Eguneko Zentroko aitona-amonak eta txakurrak elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2019ko abe. 19a, 19:48

Txakurrak, aitona-amonak eta  haurrak; Canem Elkartea, Zarauzko Maria Etxetxeki Eguneko Zentroa eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak. Izan ere, Txakurterapia izeneko ekimenean bildu dira guztiak eguneko zentroan bertan egin dituzten 3 saioetan.

Jakina da terapietan animaliak, eta gehien bat txakurrak, erabiltzeko joera. Bestalde, geroz eta gehiagotan hurbiltzen dira eskola-umeak eguneko zentroetara. Ekimen horiek guztiak uztartu eta txakurrak, adinekoak eta haurrak elkarrekin aritzea, ordea, berritzailea da.

Aitonek eta amonek 5 urteko haurrak laguntzaile eta konplize izan dituzte txakurrekin egindako saioetan. Lehen uneko izotzaldia urtuta, elkarrizketa interesgarriak piztu dira haur izandako eta adineko izango direnen artean.

Une samurrak bizitu dituzte guztiek saio horietan, komunikazioa barra-barra loratu baita haien artean.Denek dugulako denek beharra eta denok dugulako zer eskainia eta elkarrengandik zer ikasia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide