2003an hasirik, Xiberoko Ikastolek, Gabonetarako, otarreak eskaintzen dituzte, hurrengo hiru helburu nagusi hauekin:
- Ikastolaren finantzazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantzazioaren 30% jartzen dute eta administrazioek, 20%. Gainerako 50%, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Salmenta honekin 5% estaltzea espero dute; beraz, gure erosketa garrantzitsua da Xiberoko Ikastolentzat.
- Euskararen erabilera handitzea Xiberoan eta bereziki ikastoletan : pasa den urteko salmentari esker, Xiberoan dituzten bi ikastoletarako baliabideak hobetu dituzte euskararen presentzia areagotzeko.
- Tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz: