Martxoaren 16tik 23ra, Bordeleko (Frantzia), “Castillon-la-Bataille” herrian dagoen COLLÈGE ALIÉNOR D ´AQUITANIA ikastetxeko ikasleak Zarautzera etorri dira, gure ikastola, gure herria eta inguruneak ezagutzea. Ikasle bakoitza gure ikasleen familiekin biziko da, harreman zuzena izanik. Bordeleko ikasle bakoitza hemengo ikasle bakoitzaren etxean eta familian igaro ditu egunak, harreman zuzena izanik hemengo ikasle, familia eta kulturarekin. Asteburua ere hemengo familiekin igaro dute.
Parte hartu dutenen hitzetan oso esperientzia polita, positiboa eta aberasgarria gertatu zaie, nola ikasleentzat ala familientzat ere.