460 pertsonak eman dute izena, adin guztietakoek. Hona hemen egitaraua:
-12:00etan, Bertsolari Plazan txupinazoa
- Jarraian, Agosti&Barrenarekin trikipoteoa San Pelaion
- 13:30ean, mahairako lekua hartu beharko da Ikastolako kantxan
- 14:30ean, Bazkaria, Euskal Parrilaren eskutik.
- Bazkal ondoren, jolasak, garai zaharretako kontakizunak, playback-ak eta musika.
- 19:30ean, kalejira abiatuko da ikastolatik herrirantz, Fan&Go taldearekin.
- Ondoren, herriko kaleetan zehar jarraituko du kalejirak, festa amaitu arte.
Bazkaltzera agertzerik ez dutenei ere deia zabaltzen zaie, bazkalondorengo ekintzetara eta kalejirara gerturatzeko, 50 urte ez dira eta urtero ospatzen.