Zarauzko PSE-EEko udal taldeak txalotu egin du Gobernu Kontseiluaren baimena, 2022tik
2024ra bitartean ia 8 milioi euroko gastua (7,9 milioi euro) egiteko, Zarauzko Salberdin auzoan
60 bizitoki eraikitzeko. Apartamentu hauek eraikitzeko lizitazioa datozen asteetan egingo da
eta obrak 2022ko udazkenean hasiko dira.
Ohar batean, Gloria Vázquez bozeramaile sozialistak esan du ziur dagoela Zarautzen dagoen
etxebizitza arazoari erantzun "eraginkorra" dela. Azaldu du Etxebideko erregistroan 358
pertsona daudela izena emanda alokairuko etxebizitza bat eskatzen: 229 emakume eta 129
gizon.
Onartu du etxebizitzaren arazoari aurre egiteko “ez dagoela errezeta miragarririk, ez eta
efektu-kolperik ere; ahalegin mantendu eta koherentea baizik”. Hala nola Eusko Jaurlaritzako
Etxebizitza Saila egiten ari dena, eta Iñaki Arriola sailburuari eta Pablo García Astrain
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariari eskerrak eman dizkie Zarautzekin duten
konpromisoagatik. Are gehiago, nabarmendu nahi izan du “inoiz ez direla erabili hainbeste
baliabide alokairuko etxebizitzak sustatzeko”, eta horretarako Sail hori lantzen ari den
proiektuak zerrendatu ditu: Zarauzko Salberdinen 60 zuzkidura-apartamentu horiek eraikitzea,
alokairu sozialeko babes ofizialeko 41 etxebizitza, horietako 17 Aldapetan esleitzeko, eta beste
24 Lanpardon eraikiko direnak, gehi beste 86 alokairu etxebizitza Salberdinen.
“Guztira, Iñaki Arriolaren Sailak alokairu babestuko 187 etxebizitza eraikiko ditu Zarautzen,
Zorionak Zarauzko herriari, zarauztarrek lehentasuna izango baitute” esan du Vazquezek.
Gogoratu duenez, “datu ona da urte askoan babes ofizialeko etxebizitza berririk eraiki ez den
herri batentzat”.
Azkenik, balioetsi egin du Iñaki Arriolak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailetik
gai honetan aurrera eramandako estrategia, alokairuko babes etxebizitzen eraikuntzari
lehentasuna eman baitio, mundu guztiak bizitzeko eskubidea izan dezan bermatzeko”.