Zarautzek 800.000 euro baino gehiago jasoko ditu Estatuko funtsetatik

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zarautz 2022ko urt. 19a, 16:37

Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko bozeramaile sozialistak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 2.632.284,65 euro banatuko ditu Urola Kostako udalerrien artean pandemiak
eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzeko. Are gehiago, baliabide
ekonomiko horien helburua da, batez ere, udalerrietako oinarrizko zerbitzu publikoak
indartzea, besteak beste, osasuna ez ezik, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak ere bai.

Ohar batean azaldu duenez, Estatuaren bi ekonomia-baliabideak jasoko ditu Urola
Kostak: 783.000 euro COVID funtsetatik eta 18.708,93 euro Estatuko tributuetan parte hartzea dela eta.

Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Estatuko COVID-19 funtsetatik datozen 25,1
milioi euro transferituko dizkie lurraldeko udalei, eta, zehazki, 2.577.043,58 euro jasoko ditu
eskualdeak; horietatik 782.790,69 euro Zarautzera bideratuko dira. Bestalde, Estatuko
tributuetan parte hartzea delako konturako ekarpenek igoera handia izan dute, eta hori
“gogoangarria” da. Pedro Sanchez gobernu-buruak hitzeman zuen bezala, udalerrietara
bideratuko dira, eta baliabide horiek udalerrien beharrei aurre egiteko eta herritarren bizitza
hobetzen laguntzeko balioko dute. Oro har, Urola Kostak 55.241,07 euro jasoko ditu, eta
Zarautzek, berriz, 18.708,93 euro.

Vazquezen ustez, COVID pandemiaren erruz, “ezohiko” egoera bat bizitzen ari gara,
familiei, enpresei eta erakundeei eragiten diena. Orain garrantzitsuena "susperraldi
ekonomikoa" da. Horregatik, funts horiek, Espainiako Gobernutik datozenak, oso beharrezkoak dira eskualdearentzat, baina bereziki Zarauzko udalarentzat, non herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea baita. Are gehiago, “herritarrek jotzen duten lehen atea da ongizatearen oinarrizko zerbitzuak ematen baititugu”. Beraz, laguntza ekonomiko horiekin udal-zerbitzu publiko hobeak eman ahal izango dira, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetu dadin.

Azkenik, azaldu duenez, udalak, oro har, krisia pairatzen ari dira, bereziki; eta
horregatik udal-aurrekontuen gastuak zorrozki egokitu eta lehenetsi behar ditugu. Zentzu
horretan, ziur dago beharrezkoa dela erakundeen arteko batasuna eta elkar-lana, udal
administrazioa bakarrik egon ez dadin egoerari aurre egiten. Hori dela eta, eskerrak eman
dizkio Espainiako gobernuari hain beharrezkoak diren ekonomia-baliabideengatik.
“Ezinbestekoa da Udalek behar adina diru-sarrera izatea agindu zaizkigun eginkizunak bete
ahal izateko”, esan du Vazquezek bukatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide