Gloria Vazquez: "Espainiako Gobernuak 33.700 euro baino gehiagoko dirulaguntza ematen du Zarauzko garraio publikoarentzat"

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zarautz 2021ko eka. 11a, 12:08

Gloria Vazquez Zarauzko PSE-EEko bozeramaileak eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari Zarauzko garraio publikoari 33.700 euro baino gehiagoko (33.723,53 €) laguntza emateagatik. Esan gabe doa COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz mugikortasuna murriztu egin dela, eta, funtsean, garraio publikoa erabiltzeko eskariak behera egin duela. Hori guztia dela eta, autobus-txartelen salmentaren diru-sarrerak jaitsi egin dira. Zorionez, hiribus zerbitzuaren udal kontua orekatu dadin eman du dirulaguntza Garraio Ministerioak.

Are gehiago, Garraio Ministerioaren dirulaguntza zerrendan, Lurraldebus zerbitzuari emandako ia 14 milioi euroko (13.881.075,12 euro) dirulaguntza ere agertzen da, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero sozialistak zuzentzen duena. "Zarautzentzat Lurraldebus zerbitzua oso garrantzitsua da".

Garraio Ministerioak emandako dirulaguntzak "arindu" egingo du Zarautzko Udaleko diru-kutxa, eta, zalantzarik gabe, dirulaguntza hori garraio publikoa erreskatatzeko plan bat da. "Laguntza ekonomiko horri esker, garraio publikoa indartuta aterako da osasun-krisi honetatik", esan du Vazquezek, eta ziur dago hori dela indarberritzeko "lehen urratsa".

Bere aburuz, Ministerioak garraio publikoa garatzeko eta sendotzeko konpromisoa hartu du dirulaguntzarekin, Zarautzko hiri-mugikortasuneko sistemaren "bizkarrezurra" baita. Alegia, zerbitzu publiko "funtsezkoa" da gure bizilagunen mugikortasuna bermatzeko, pandemia honetan frogatu den bezala, "oinarrizkoa" baita gure ongizate estatuaren funtzionamenduan.

Azkenik, Vazquezek eskerrak eman dizkie Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) ordezkari sozialistei, Foru Aldundia laguntza ekonomiko horien onuradun izateko egin dituzten kudeaketengatik, udalekin batera. "Beharrezkoa da lanean jarraitzea udal eta lurralde garraio publikoa babesteko, osasun-krisiaren ondorioz mugikortasunaren jaitsierak jasandako galerak konpentsatzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide