Pagoeta Mendizale Elkarteak lau eguneko irteera antolatu du Aste Santurako Guadalajara, Segovia eta Madril probintzien arteko mugan kokatutako Ayllon mendigunera. Apirilaren 6an izango da irteera eguna eta apirilaren 10ean itzulerakoa.
Elkarteak jakinarazi du, halaber, Riaza herrian (Segovia) dagoen La Casona del Prado aterpetxean hartuko dutela ostatu eta nahitaezkoa dela federatuta egotea izena eman ahal izateko. Prezioak ere zehaztu dituzte: bazkide gazteek 210 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez diren gazteek 215. Helduen, berriz, 265 euro bazkide badira, eta 275 euro ez badira.
Hori bai, izena ematen duten guztiek zerbitzu berak jasoko dituzte: joan etorriko bidaia, mendi irteerak, turismo bisitak eta ostatua pentsio erdiko erregimenean (lau afari, lau gau eta lau gosari).
Izen ematea, Pagoeta Mendizale Elkartearen bulegoan egin behar da, eta ordainketa egindakoan publikatuko da onartutakoen zerrenda. Gehienez ere, 45 plaza egongo dira.
Egitaraua:
- Apirilak 6. Irteera eta txangoa: 06:00etan Zarauztik abiatu, Hontoria del Pinarera 09:30erako iristeko. Bertan geldialdia egingo egin ondoren, 10:00ak aldera Lobos arroilara iritsiko dira eta, Ucero herriraino, arroilari jarraituko diote. 13 kilometro inguruko luzeera izango du ibilaldiak.
- Apirilak 7. Mendi ibilaldia: Quesera Mendatea - Calamorro - Aventadero - Las Peñuelas - Pico del Lobo - El Cervunal - Cerron -Cerdoso Zubia. 20 kilometro inguru 850 metroko desnibelarekin.
- Apirilak 8. Mendi ibilaldia: Valverde de los Arroyos - Ocejon. 16 kilometro inguru 960 metroko desnibelarekin.
- Apirilak 9. Mendi ibilaldia: Quesera Mendatea - La Silla - Parrejon - Cervunalillo - Buitrera - Cerro Gordo - Merino - Riaza. 17 kilometro inguru 600 metroko desnibelarekin.
- Apirilak 10. Turismoa eta itzulerako bidaia: Duratoneko Zintzurretara joango dira lehendabizi, eta Sepulvedara, gero. Herria bisitatu eta bazkaltzeko. Handik abiatuko dira Zarautzera atzera bueltan.